1.21 Egia labore transgenikoei buruz

Jorge Poveda Arias Doktorea
Irakasle laguntzaile doktorea Zientzien Sailean

Laburpena

Landare-bioteknologia zer den arrastorik ez du gizarteak. Hitzaldi honetan, landare-bioteknologia ulertzeko gako guztiak jarriko ditugu mahai gainean: hasteko, bioteknologiaren kontzeptu errazenak azalduko ditugu, eta, azkenik, Europar Batasunak orain labore transgenikoak zergatik baztertzen dituen. Gaur egun gehien garatzen ari den arloetako bat da bioteknologia, baina aspaldi-aspalditik izan du gizakiak lagun. Bioteknologia motak nolakoak diren azalduko dugu (ingeniaritza genetikoa, landare bioteknologia eta abar), baita landare transgenikoak nola egiten diren ere. Gainera, landare transgenikoen egiazko adibideak emanen ditugu, eta gizarteak transgenikoei buruz zer deritzon aipatuko dugu. Azkenik, labore transgenikoak direla-eta denoi egiazkoak iruditzen zaizkigun mito batzuez mintzatuko gara, eta horren atzean zer egia zientifiko dagoen esplikatuko dugu.

 

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.