1.22 Bakterioak gara % 50ean

Miriam Araña Ciordia

Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea Osasun Zientzien Sailean (Osasun Zientzien Fakultatea)

Hitzaldi honen helburu nagusia da ikasleei mikrobioma zer den ulertaraztea eta hark giza osasunean nolako inplikazioak dituen azpimarratzea. Zehazki, galdera hauei erantzunen zaie:

– Mikrobiomak… nor dira?

– Zenbat dira?

– Non daude?

– Nola eta noiz garatzen da mikrobiota?

– Zer egiten dute?

– Nola detektatzen ahal ditugu?

– Ba al dugu botika moduan erabiltzerik?

Edukiak:

Mikroorganismoz inguraturik gaude; ez ditugu begi hutsez detektatzen, baina hortxe daude, uretan, lurrean, airean, gainazaletan, landareetan, elikagaietan eta baita gure barrenean ere. Geure baitan bilioika mikroorganismo bizi dira, eta harreman sinbiotikoa dugu haiekin (biontzat onura dakarren harremana). Espero izatekoa da haiek existitzeak eragina izatea gure gaixotasunetan, pentsamenduetan edo sentitzen dugun horretan.

“Zientzia omikoen” arloko garapen teknologikoari eta garapen bioinformatikoari esker, gero eta ezagutza sakonagoa dugu giza mikrobiomari eta hark osasunean eta gaixotasunetan duen eraginari buruz.

Baina, zer dira mikrobioma eta mikrobiota? Zer mikroorganismorekin batera bizi garen, zenbat diren, non topatzen ahal ditugun, zer faktorek izaten ahal duten haiengan eragina eta gure organismoan zer funtzio betetzen dituzten ikasiko dugu.

Gainera, osasunean nolako inplikazioa duten ulertuko dugu, eta sakon aztertuko ditugu garapenari eta ikerkuntzari buruzko zenbait gai ere, tartean mikrobioma detektatzeko teknikak, bai eta hark medikamentu moduan dituen aplikazioak ere.

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta euskaraz emanen da.