Inazio Irgoien Iriarte doktorea
Unibertsitateko kontratupeko irakasle titularra, Agronomia, Bioteknologia eta Elikudura Sailean
Lantegi esperimental honetan barazkiak tetrabriketan nola ekoitzi aztertuko dugu, institutuko edo herriko konpost ontzitik ateratako edukia baliatuz. Horretarako, bi orduko bi saio erabiliko ditugu, 2 hilabeteko tartearekin bataren eta bestearen artean. Institutuko laborategia beharko dugu, baita toki argitsu bat ere (leiho-ertza, balkoia edo ikasgela), landareak tetrabriketan hazi ahal izateko.
Lehenengo saioan, gure elikagaien hondakin organikoak konpost bihurtzeak ingurumenarentzat daukan interesa aztertuko dugu, baita hori egiteko premia ere. Jarraian, institutuko laborategian saiakuntza bat prestatuko dugu. Horretarako, barazkiak litro bateko tetrabriketan landatuko ditugu, lur eta konpost proportzio ezberdinak erabiliz.