1.4 Birusak, bakterioak eta epidemiak: iragana, oraina eta geroa

Antonio Gerardo Pisabarro de Lucas doktorea
Unibertsitateko katedraduna, Osasun Zientzien Sailean

Mikroorganismoz inguratuak gaude, eta gizakiok horien eraginpean gaude, mikroorganismoak baitira agente hautatzaile nagusiak. Historian zehar, zenbait gaixotasun infekziosok epidemiak eragin dituzte. Epidemiek sarraski handia egin dute populazioetan, eta, eboluzioaren bilakaera ez ezik, historiarena ere aldatu dute. Osasun publikoan, txertaketan eta medikuntzan egindako aurrerapenek, ordea, nabarmen arindu dute epidemien eragina. Hala ere, patogeno berriak sortzen dira etengabe, eta epidemia eta pandemia berriek goitik behera aldatzen dute gure bizimodua. Hitzaldi honetan, historiako epidemia inportanteenak nola sortu eta hedatu ziren ikusiko dugu, gogoeta eginen dugu azkeneko urteotan izan dugunari buruz, eta etorkizunean zer gerta litekeen eztabaidatuko dugu.

 

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen da.