1.8 Lurzoruaren kalitatea, bizi kalitatea

Iñigo Virto Quecedo doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra Zientzien Sailean

Ezagun egiten zaigu hainbat gai, esaterako, uraren kalitatea, eguratsarena eta iraunkortasuna; gutxitan aipatzen da, ordea, lurzoruaren kalitatea gako-hitz moduan ingurumenaren kalitatearen gaietan. Bestalde, nekazaritzako zoruen kalitateak funtsezko zeregina dauka gure osasunari zuzenean eragiten dioten kalitatezko elikagaiak sortzeko.

Hitzaldi honetan aztertzen da zein den lurzorua zaintzearen garrantzia gure bizitzarako, eta nekazaritzaren eginkizuna lurzoruaren kalitateari eusteko eta hori hobetzeko.

Nekez zainduko dugu ezagutzen ez duguna. Horregatik hitzaldi honek helburutzat izango du lurzoruari buruzko hainbat gai jendearengana hurbiltzea, eta horretarako puntu hauek azalduko dira:

  • Zer da lurzorua eta zein dira bere eginkizunak?
  • Nola ezagutzen eta ebaluatzen ahal da lurzoruaren kalitatea?
  • Lurzorua zaintzearen garrantzia uraren eta eguratsaren kalitateari begira.
  • Nekazaritzaren, ingurumen kalitatearen eta kalitatezko elikagaien arteko harremana.
  • Zer egin dezakegu lurzorua zaintzen laguntzeko?

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.