Iñigo Virto Quecedo doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailean
Nazioarteko eta tokian tokiko agendetan, gero eta argiago dago klima aldaketa murrizteko eta hari egokitzeko neurriak hartu behar direla eta arautu egin behar direla.
Nazioarteko protokoloei esker, Kyotoko Protokoloari esker esaterako, nazioarteko komunitatea ados jarri da zenbait gaitan, giza jarduerek eta klimak elkarri nola eragiten dieten ikasi dugu eta.
Halako foroetan proposatutako neurri garrantzitsuenetako batzuk lurraren erabilera eta batik bat nekazaritzarako lurren erabilera dira. Nazioarteko akordioek berotegi efektuko gasen emisioak murriztea behar-beharrezkoa dela aitortzen dute, eta azaltzen dute erabilera horiek zeinen garrantzitsuak diren emisio globalak eta klima aldaketaren ondorioak txikitzeko, bai eta egokitzeko ahalmen handia dutela ere.
Hitzaldi honetan, erakutsiko dugu lurraldearen erabilera jasangarriko teknikek ekarpen handia egiten ahal diotela horri, lurraren erabilera lekuan lekuko testuingurura egokituz, eta ondoko galdera hauei erantzunen diegu:
- Zer erlazio dago lurraren erabileraren, nekazaritzaren eta berotegi efektuko gasen emisioen artean?
- Zer ondorio izaten ahal dituzte klima aldaketek nekazaritzan?
- Nekazaritzan eta lurraldean zer nolako sistemek murriztu dezakete klima aldaketa eta hark sortutako kaltea, arrazoizko produktibitate bati eutsiz? Zergatik eta nola?
- Zer egin dezakegu guk?
- Zer aukera daude egun mundu mailan eta Nafarroan?
Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.