2.19 Bihotzaren eta giharren aktibitate “bioelektrikoa” ulertzeko solasaldi tailerra

Javier Rodríguez Falces doktorea
Kontratupeko irakasle doktorea Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta
Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean

Laburpena

 

organoak aktibatzen dituzten bulkada elektriko batzuen bidez kitzikatzen dira, eta horrek bide ematen die mugimenduari eta bizitzari. Hurbildu zaitez, eta aukera izanen duzu zerorrek gorputzaren aktibitate “bioelektrikoa” erregistratzeko, eta, bide batez, galdera ugari argitu:

Zergatik da gorputza elektrizitatearen sortzaile?

Zergatik da gorputza elektrizitatearen eroale?

Zein dira gorputzeko elektrizitatea sortzen duten iturriak?

Nolakoa da bihotzetik sortutako eremu elektrikoa? Eta giharretatik sortutakoa?

Nola jarri behar ditut elektrodoak bihotzeko eta giharretako elektrizitatea erregistratzeko?

 

Solasaldi tailer honen helburua unibertsitate aurreko ikasleei giza gorputzaren funtzionamendu elektrofisiologikoaren berri ematea eta harekiko interesa piztea da. Zehazki, honako hauek lortu nahi dira:

+ Itxuraz konplexuak diren gorputzaren fenomeno bioelektrikoak azaltzea, kontzeptu matematiko, fisiko eta elektriko sinpleak eta intuitiboak erabiliz.

+ Bihotzaren (EKG) eta giharren (EMG) seinale elektrikoak erregistratzea, benetako elektrodoak eta benetako bioseinale-anplifikadore bat erabiliz.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko da.