7.1 Edozeinek ikas dezake hizkuntza bat? Sinesmena vs. zientzia.

Amparo Lázaro Ibarrola doktorea

Unibertsitateko katedraduna, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailean

NUPeko I-COMMUNITAS Institutuko ikertzailea

 

Hobe da txikitatik ikastea hizkuntza bat? Zenbat eta eskola-ordu gehiago, orduan eta gehiago ikasiko dut? Zergatik ulertzen dut ongi, baina ez dut ongi hitz egiten? Zergatik errepikatzen ditut behin eta berriro zuzendu dizkidaten akatsak? Egiten ditudan akatsak nire ama hizkuntzaren ondorio dira? Hizkuntza batzuk beste batzuk baino zailagoak dira? Edozeinek ikas dezake bigarren hizkuntza bat?

Giza hizkuntza oso erakargarria gertatzen da, pertsona ororengana iristen den sofistikazio handiko sistema bat den aldetik. Hortik abiatuta, hitzaldi honetan bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren eremuan egin diren aurkikuntzak aztertuko dira, gai horren inguruan izan ohi diren usteak zehaztu eta/edo gezurtatzen baitituzte. Gainera, aurkikuntza horiek balio handia dute hizkuntza politikak diseinatzerakoan, batez ere hezkuntzaren eremuan.

Halaber, hitzaldian erakutsiko da nola diseinatzen eta garatzen diren bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren eremuko esperimentu zientifikoak, eta, horretarako, gure ingurune hurbileko nahiz munduko beste toki batzuetako adibideak erabiliko dira. Gizaki orok duenez nolabaiteko esperientzia hizkuntzen alorrean, entzuleek aukera izanen dute beren bizipen propioei antzemateko ikerketa horietako batzuetan.

 

Hitzaldi hau gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen da.