Andrea Navarro Puyuelo doktorea
Doktore laguntzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoko
Institute for Advanced Materials (InaMat2) proiektuan-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Inés Reyero Zaragoza doktorea
Kontratupeko bitarteko irakasle doktorea Zientzien Sailean
Institute for Advanced Materials (InaMat2) proiektuan-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Laburpena
Energia berriztagarrien gorakadan egoteak eta haiek baldintza meteorologikoekiko mendekotasun handia izateak ekoizpen energetikoa eskaria baino handiagoa izatea ekar dezakete. Energia-soberakin horiek biltegiratzeko modu bat uraren elektrolisiaren bidez hidrogeno berdea ekoiztea da.
Bestalde, klima-aldaketa arintzeko eta berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko zenbait estrategia ezartzearen ondorioz, gero eta interes handiagoa dago CO2 ugariko korronteak harrapatu, biltegiratu eta balioztatzeko teknologiei buruz. Horrela, CO2-a aprobetxatuz eta hidrogeno berdearekin erreakzionaraziz gero, produktu interesgarriak lortuko lirateke, hala nola CH4-a eta CO-a, zenbait konposatu interesgarriren sintesian funtsezkoak direnak.
Hitzaldi honen bidez, hidrogeno berdea zer den eta CO2-a harrapatzea eta balioztatzea zertan datzan azaldu nahi dugu, eta gaur egun NUPeko laborategietan CO2-aren hidrogenazioa nola ikertzen ari garen erakutsi.
Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.