1.11 Gizakiak kliman eta ekosistemen bioaniztasunean duen eraginari buruzko gogoetak

Rosa María Canals Tresserras doktorea
Unibertsitateko irakasle titularra, Agronomia, Bioteknologia eta Elikudura Sailean

Lurra orain dela 4.600 milioi urte sortu zen. 1.000 milioi urte inguru geroago izan zituen bere lehenengo izaki bizidunak. Gizakia, espezie berri bat, orain dela 180.000 urte agertu zen, eta eboluzioaren milioika urtetan zehar sortutako aberastasun izugarria jarauntsi zuen: atmosfera arnasgarri bat, mantenugaien ziklo itxiak, forma bizidunen aniztasuna (moneroak, protistak, onddoak, landareak eta animaliak), bioma handien garapena, organismo bizidunen arteko elkarreragin konplexuak, …

Gizakien aspaldiko belaunaldiek lurrean egokitzen eta bertan bizirauten ikasi zuten. Lehenengo industria-iraultzak (XVIII-XIX mendeak) aldaketa handia ekarri zuen: Neolitikotik hona gizaterian izandako aldaketa sozioekonomiko eta teknologiko handienak gertatu ziren. Gizakia bere ingurunea mendean hartzen ari zen pixkana. Haren adimena gainerako izaki bizidunena baino handiagoa zenez, baldintzak bere onerako alda zitzakeen. Ordutik, teknologia-aurrerapenak etengabeak izan dira. Horri esker, bizi-maila handia dugu, baina aitzinamendu hori energia-iturri agorkor eta kutsagarrietan oinarritzen da, hala nola petrolioa eta ikatza. Populazioaren hazkundeak, bizi-luzetasun handiagoak eta herrialde-kopuru handiago baten industria-garapenak kolapso- eta larrialdi-egoerara garamatza.

Hitzaldiaren bidez arazo honi buruzko ikuspegi ekologikoa (ez ekologista) eskaini nahi da. Ekologian giltzarri diren kontzeptuak definitzen dira, hala nola klima-aldaketa, espezie inbaditzailea, karbono-bahiketa, karbonoisurtegia, bioaniztasuna, iraunkortasuna,… eta adibide argigarriak eskainiko dira, ikasleek ahalik eta ikusmolde zientifikoena eta ahal izatera demagogia arrastorik gabekoa izan dezaten gizakiak planeta bizidunean eragindako arrastoei buruz.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.