6.1 Boterea eta emantzipazioa. Begirada soziologiko bat egiazko esnatzeei

Ignacio Sánchez de la Yncera doktorea
Irakasle titularra, Soziologia eta Gizarte Lana

Proposamenaren ardatza da honako galdera hau: benetan gure bizitzaren egileak ote garen, edo hobe esanda, gure nortasunaren egileak geu ote garen. Geu gara? Edo, gure sustraien, gure testuinguruen, eta jasotzen ditugun eraginen emaitza ote gara? Orduan, geu gara gure bizitzaren egileak? Eta hala balitz, nola eratzen dugu gure nortasuna? Ala, nortasuna gehiago ote da jasotzen ditugun ohiturenak kontua, hainbat alderditan astun eta baldintzatzaile diren ohitura horiena? Edo bestela, geure esku badago, orduan, gure askatasunaren emaitza ote gara, jasotako ohiturez askatzean, horiek atzean uztean lortzen ditugun konkisten emaitza ote gara?

Baina hitzaldian hausnarketa egin nahi da baita beste gauza batzuen inguruan ere, datozenengandik sor daitezkeen gaiez gainera (saioa bokazioz irekia izango da, eta are irrikaz parte-hartzailea). Adibidez, galde genezake zertaz eginak gauden gu pertsona moduan, gure konfigurazio intimoenean, gure herentzia biologikoa heldua denean, eta gure arreta has daitekeenean horizonteak ikusmiran jartzen, edo gure heldutasun biologikoaren prozesuak markatuta ez dauden lorpenetara benetan bideratzen, heldutasun biologikoa aspaldi lortuta dagoenean.

Abiapuntua da, jakina, bakoitza garena eta izatera iristen garena, neurri handi batean gertatzen zaigunaren emaitza dela, gertatzen zaigunarena gure borondatea kontuan hartu gabe. Baina beste sineste sendo batean ere oinarrituko gara, gure ezaugarri bereizgarriena eratzen duena, neurri handi batean, pertsona bakoitzak egiten duenak eta horri aurre egiteko moduak eraginda dagoela, alegia. Hortaz, berriz ere planteatu behar dugu ea gure testuinguruen emaitzak garen, eta noraino; ea azken finean gizakiok gure bizitzaren gaineko jarrera hartzea daukagun; edo, aitzitik, herentzian hartutako bizikidetza horren hautsez betetako armiarma-sare horretatik askatu nahirik egiten dugun borrokaren emaitza ote garen.

Azken aldiko mugimenduak –gazteriaren presentzia nabarmena dutenak− gure plazak protestez eta eztabaidez egunero bete dituztenak, urte askoan lotan edukitzeko edo jaialdietarako soilik erabili direnak, hotzikarak sorraraziko zituzten estatua gogor bihurtutako bizitza batzuetan, atzera begiratzean estatua gogor bihurtzen baikara. Egoera horiek gainetik ikusita, egoerek planteatzen dizkiguten erronkei aurre egiteko dugun moduak geure nortasunaren eraketan (etengabean) duten garrantziaz hausnartuko dugu. Egoera horiek niaren eta gu zehatz horien egituran inpaktu indartsua baitute. Era berean, ikusi beharko litzateke gizarte antolamendu batek ez badio lekurik egiten ezer berriri edo ez badu aldaketarik sortzen, agian, gizartea bera, eta bera zuzentzen eta antolatzen dutenak, agertzen dira benetan desgaituak. Ahalmenik gabeko boterea ote da?

Gizarte zientzien ikasgai hutsa litzateke, beraz, gizarte zientziak baitira gure irudimenaren harrotzeko eginbeharra dutenak, ikus dezagun benetan jokoan dagoena gure bizitza eta bere duintasun baliotsua direla (beste edozein arrazoi material edo bestelako lorpen baino lehen). Denbora urria, “beti ihesi eta faltan”, eta pertsona bakoitzak daukan bizitzeko aberastasun berdingabea, hori partekatzeko aukera guztiz askea badu ere: horra hor gauza baliotsuak benetan. Eta soziologiaren kontuak ere badira.

Hitzaldi hau gaztelaniaz ematen da bakarrik.